XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARABAKO ERRIOXA (4) Zieko

15,987 kmampsup2;. eta 969 bizilagun.

Orain hamar urte,1.268 bizilagun zituan.

Herri honen gaurko izena Elciego da; baina lehen,1067. urtean, El Cieko eta Cieko agertzen da.

Sei ardo etxe dagoz herri honetan; bat, famatuena, Riscal da, mahai ardorik estimatuena egiten dauana.

Eskualdé honetako herririk aberatsenetarikoa da ardotan.

Bertako mahastiak bezalakoak ez dira asko egongo Euskal Herrian.

Ziekotarrek eskualde honetan euskal kontzientziarik gehien dabela entzun dogu, eta hori gerra aurretik.

Lapuebla de Labarca

5,975 kmampsup2;. eta 758 bizilagun.

Baserritik bizi dan herria.

Ardoa da haren aberastasun nagusia.

Ebro hibaiaren gain gainean dago, eta ikustoki zoragarri bat dauka hibaiari begira.

Elvillar

17,587 kmampsup2;. eta 533 bizilagun.

Biaisteritik* ekialdera dagoen herri honetan,San Roque izeneko ardo kooperatibaz gainera, Irazu etxea dago, olioa egiten dauana.

Herri honek plaza eder eta zabal bat dauka, iturri eder batekin.

Kiripan

12,550 kmampsup2;. eta 240 bizilagun.

Kantabria izeneko mendikatearen ondoan dago, eta hutsituaz doan herri bat da.

Makinaria konpontzeko lantegitxo bat dauka bakarrik.

San Tirso izeneko ardo kooperatiba bat ere bai.

Gaur, Cripán da herriaren izena.

Orrubusu

12,319 kmampsup2; eta 200 bizilagun.

Gaur Barriobusto dana, lehen Gorrebusto, eta aintzinago Orrubusu zan herri hau.

Joan dan menderarte Labrazarena zan.

Herri apala, etorkizun gutxikoa.

Ardoa, laboreá eta olibak hartzen dira bertan.

Labraza

15,094 kmampsup2;. eta 127 bizilagun.

Orain 40 urte, 246 bizilagun zituan; eta gaur heriotzarako abiada hartu dau.

Mendi tontor batean, harresiz* inguratua, gaztelu baten antza dauka.

Hirí bezala.

Iruineko Santxo Errimeak* fundatu eban 1196. urtean.

Aurten, bertan izan ginenean, eliz ataria eta plazattoa almendro garauez beterik egoen, eguzkitan lehortzen.

Moreta

8,694 kmampsup2;. eta 502 bizilagun 1666. urterarte Nafarroan egon zan, Bianaren hauzo bezala.

Baserri herria da, eta, eskualdeko beste herriak legez*, ardo eta laboretik bizi da, oliotik ere zerbait.

Esan leiteke, beherantz ez doala, gorantz ere asko igon ez arren.

Biana eta Oionen artean egoteak aukera txiki bat ematen dautso, industria apur bat eukitzeko.

J.L. LIZUNDIA.